8. jardunaldia
Alavesek balio handiko puntua lortu du Bartzelonaren aurka bat gutxiagorekin (1-1)
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gasteizko taldeak 10 jokalarirekin jokatu du azken ordu erdia, Jota Peleteirok bigarren txartel horia ikusi ostean, baina berdinketari eusteko gai izan da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Luis Riojak arabarrak jarri ditu aurreratik Neto Murara Bartzelonako atezainaren eta Gerard Pique atzelariaren arteko elkar ulertze falta aprobetxatuta. Aitzitik, bigarren zatian egindako aldaketek hobekuntza ekarrio diote talde katalanari, eta Antoine Griezmannek norgehiagoka berdindu du Alaves bat gutxiagorekin geratu eta berehala (epaileak bi txartel hori erakutsi dizkio Jota Peleteirori).
Hortik aurrera, Bartzelonak estu hartu du Pablo Machinen taldea, baina Fernando Pachecorekin egin dute topo, eta ez dute baliatzen jakin bat gehiagorekin jokatzeko abantaila.
Fitxa teknikoa:
1 - Alaves: Pacheco; Ximo Navarro (Aguirregabiria, 40. min), Laguardia, Lejeune; Rubén Duarte, Tomás Pina (Manu García, 72. min), Battaglia, Jota Peleteiro, Édgar Méndez Tavares, (min. 57); Deyverson (Joselu, 57. min) eta Luis Rioja (Adrián Marín, 72. min).
1 - Bartzelona: Neto; Sergi Roberto, Piqué, Lenglet (Trincao, 46. min), Jordi Alba (Dest, 69. min); Sergio Busquets (Pjanic, 46. min), De Jong; Dembélé (Pedri, 46. min), Messi, Griezmann; yeta Ansu Fati Braithwaite, 78. min).
Golak: 1-0, 31. min: Rioja. 1-1, 63. min: Griezmann.
Epailea: Hernández Hernández. Peleteiro kaleratu du bi txartel horigatik. Txartel horiak: Deyverson eta Duarte (Alaves); Messi, Lenglet eta Busquets (Bartzelona).