Itxi

11. jardunaldia

Alavesek garaipen handia lortu du Real Madrilen etxean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Azken minutuetan sufritzea egokitu bazaio ere, Lucas Perezek eta Joseluk sartutako golek hiru puntuak eman dizkiote talde babazorroari.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alavesek merezimenduz osoz irabazi dio Real Madrili aurka (1-2) Alfredo di Stefano zelaian, bere bi aurrelari erreferenteen golei esker. Hala, Lucas Perezek, penaltiz, sartu du 5. minutuan, Nachok area barruan eskuz jo ondoren;  Joselu Matoren gola, berriz, atsedenaldiaren ostean heldu da, 48. minutuan, Thibaut Courtois atezainarak baloiaren irteeran egindako akats bat baliatuta.

Casemiro brasildarrak aldea murriztea lortu du 86. minutuan, korner baten ostean area txikian egindako erremate batekin. Gerora, neurketako azken jokaldian, Isco Alarconek jaurtiketa pozoitsua bidali du Pachecoren ateko langaren aurka, baina gasteiztarren zorionerako baloiak ez du sartu nahi izan.
Horrenbestez, Gasteizko taldeak bosgarren partida kateatu du galdu gabe, eta gaurko garaipena dela medio sailkapeneko zortzigarren postuan kokatu da, behin-behinean, 13 punturekin 11. jardunaldi jokatu eta gero.

Fitxa teknikoa:

1 - Real Madril: Courtois; Lucas Vázquez, Varane, Nacho, Marcelo (Mendy, 69. min); Casemiro, Kroos (Isco, 69. min), Modric (Odegaard, 69. min); Marco Asensio, Eden Hazard (Rodrygo, 28. min) eta Mariano.

2 - Alaves: Pacheco, Ximo Navarro, Laguardia, Lejeune, Duarte; Jota Peleteiro, Battaglia, Tomás Pina (Edgar Méndez, 77. min), Rioja (Javi López, 88. min); Joselu (Deyverson, 91. min) eta Lucas Pérez (Borja Saínz, 88. min).

Golak: 0-1, 5. min: Lucas Pérez, penaltiz. 0-2, 49. min: Joselu. 1-2, 86. min: Casemiro.

Epailea: Adrián Cordero Vega. Txartel horiak: Casemiro eta Kroos (Real Madril); Rioja, Duarte eta Edgar (Alaves).

Albisteak (3)

Bideoak (1)