Itxi

14. jardunaldia

Alaves, galtzaile bigarrenez jarraian (2-0)

EFE | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Celta gehiago izan da Balaidosen jokatutako partidan eta galiziarrek garaipena lortu dute Brais Mendezek egindako bi golei esker.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Deportivo Alavesek 2 eta 0 galdu du Balaidosen Vigoko Celtaren aurka jokatutako LalIgako 14. jardunaldiko partida. Partidako bi gfolak Brais Mendezek egin ditu, bakoitza zati batean. Gainera, Rodrigo Elyk zelaia utzi behar izan du lehen zatian min hartuta eta baliteke lesio larria izatea.

Partidako lehen minutuetan, Alavesek gola egiteko aukera pare bat izan ditu, argiak, baina ez du azken metroetan asmatu. Baina galiziarrek berehala erreakzionatu dute eta gola sartu dute izan duten lehen aukeran: Tapiak baloia hegalera zabaldu du, Olazak hartu eta erdiratu du eta Brais Mendezek Pacheco gainditu du buruarekin egindako erremate baten bidez.

Bigarren zatiko lehen minutuetan, eta Celtak lehenenegoan izandako kontrolaren ostean, aukerak bi aldeetan izan dira. Hala ere, Coudeten taldea hobeto aritu da azken metroetan eta hori argi geratu da bigarren golean: Tapiak, Olazak, Aspasek eta Brais Mendezek sortu dute jokaldia. Hiru puntu horiekin, galiziarrak sailkapenean gora egiten jarraitzen dute, azken lau partidak irabazita.

Fitxa teknikoa

2. Celta: Rubén Blanco; Hugo Mallo, Araujo, Murillo, Olaza (Aidoo, 92. min); Tapia; Beltrán (Fontán, 74. min), Denis Suárez (Okay, 70. min), Nolito (70. min); Brais Méndez, Aspas (Emre Mor, 92. min)

0. Alaves: Pacheco; Navarro, Lejeune, Ely (Tachi, 40. min), Duarte; Jota (Tavares, 73. min), Battaglia (Manu, 84. min), Pina, Rioja (Borja Sainz, 84. min); Joselu, Lucas Pérez (Guidetti, 73. min)

Golak: 1-0, 19. min: Brais Méndez. 2-0, 79. min: Brais Méndez.

Albisteak (3)

Bideoak (1)