Itxi

23. jardunaldia

Alavesek gol zaparrada jaso du Camp Noun (5-1)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Babazorroek bi gol sartu dituen Messi bikain batekin egin dute topo. Gasteiztarren gola Luis Riojak sartu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alavesek 5-1 galdu du Bartzelonaren aurka, Caamp Noun. Etxekoen golak Leo Messik (2), Trincaok (2) eta Junior Firpo sartu dituzte. Luis Rioja izan da babazorroena erdietsi duena

Gaurkoarekin Bartzelonak jarraian lortzen duen zazpigarren garaipena da, bikain aritu den Messiren jokoaren eskutik. Dena dela, katalanei kostatu egin zaie lehen gola erdiestea, Abelardoren taldeak ondo eutsi baitio lehen ordu erdian

Trincao izan da neurketako estreinako gola lortu duena 29. minutuan, Ilaix Moriba debutariak arrasean emandako pasearen ostean egindako jaurtiketa batekin. Lehen zatia amaitzear zela (45+3) Messik markagailuko aldea handitu du, area kanpotik egindako jaurtiketa zehatz batekin.

Bigarren zatiaren hasieran, Lucas Perezek bere taldea partidan sartzeko aukera izan du baina ez du asmatu. Gerora, ordea, Iñigo Cordobaren lekua hartzeko zelairatu den Luis Riojak 2-1ekoa ezarri du 57. minutuan.

Orduko horretan, Riojak Moribaren akats bat baliatu du, baloia berreskuratu eta 30 metroko lasterraldiaren ostean Ter Stegen gainditzeko.

Bartzelona ez da urduri jarri markagailua estutu den arren. Trincaok 3-1ekoa gauzatzeko zorian izan da 62.ean, baina Pachecok gelditu bikaina egin dio portugaldarrari. Messik ere abagune garbia alferrik galdu du 64.ean, baita Griezmannek ere handik bi minutura.

Aitzitik, amaierarako ordu laurden falta zenean, Trincaok 3-1ekoa jarri du etxekoei arnasa emateko. Handik minutu batera Messik gol ikusgarria egin du (75. min), eta norgehiagokako azkena Junior Firpok sareratu du.

Fitxa teknikoa:

5 - Bartzelona: Ter Stegen; Mingueza (Dest, 72. min), Frenkie de Jong (Pjanic, 72. min), Lenglet, Junior Firpo; Sergio Busquets (Umtiti, 46. min), Riqui Puig, Ilaix Moriba (Pedri, 64. min); Trincao, Messi eta Griezmann (Dembélé, 81. min).

1 - Alaves: Pacheco; Martín Aguirregabiria (Laguardia, 46. min), Lejeune, Tachi, Rubén Duarte; Edgar Méndez, Battaglia, Tomás Pina (Pere Pons, 72. min), Íñigo Córdoba (Rioja, 46. min), Lucas Pérez (Deyverson Silva, 81. min) eta Joselu (Borja Sainz, 81. min).

Golak: 1-0, 29. min: Trincao. 2-0, 45+3. min: Messi. 2-1, 57. min: Luis Rioja. 3-1, 74. min: Trincao. 4-1, 75. min: Messi, 5-1, 80. min: Junior Firpo.

Epailea: Jorge Figueroa Vázquez. Txartel horiak: Martín Aguirregabiria eta Tachi (Alaves).

Albisteak (3)

Bideoak (1)