Itxi

Operazio-gelatik pasako da

Cordobak belauneko lesioa du eta artroskopia egingo diote

A. B. | EITB Media

Athleticek Alavesi utzitako Iñigo Cordoba jokalariak lesioa du eskuin belaunean eta ostegun honetan operazio-gelatik pasako da.

Iñigo Cordoba, Alaveseko jokalaria. Argazkia: EITB Media

Iñigo Cordoba Alaveseko jokalariak lesioa du eskuin belaunean eta operazio-gelatik pasako da. Jokalari bilbotarra Athleticek utzita ari da jokatzen Gasteizko taldean.

Ostegunean egingo diote belauneko lesioa sendatzeko artroskopia eta ospitaleko alta jaso ondoren hasiko da errehabilitzaioarekin, Alavesek astearte honetan jakinarazi duenez. Klubak ez du zehaztu sendatze-epea.

"Denbora darama Iñigo Cordobak belauneko arazoekin eta horregatik ezin izan du bere maila onena eman. Duela aste batzuetatik infiltratu egin behar izan da entrenatzen eta jarraitzeko", gaineratu du Alavesek mediku-txostenean.

Albisteak (3)