Mendizorrotza
Joseluren golak puntu bat eman dio Alavesei, Levanteren aurka (2-2)
L. E. A. | EITB MEDIA
Arabarrak 1-2 galtzen aritu dira atsedenaldian, Moralesen bi golek Pere Ponsek egindakoa iraulita.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Joselu Matok puntu bat lortu du Alavesentzat Levanteren aurka LaLigako 35. jardunaldian Levanteren aurka jokatutako partidan (2-2). Pere Ponsek aurretik jarri ditu arabarrak 30. minutuan, baina Moralesen bi golek egoera irauli dute atsedeanldiaren atarian. Garaipenak Lehen Mailan jarraitzea bermatzen zion Levanteri.
Hala ere, Joselu galiziarrak 87. minutuan gola egin du eta horri esker Javoi Callejak zuzentzen duen taldeak jaitsiera postuetatik kanpo jarraitzen du, oraindik arriskutik kanpo egon ez arren. Partidak 102 minutu iraun ditu, hidratatzeko bi etenaldi egin dituztelako.
Fitxa teknikoa
2 - Alaves: Pacheco, Navarro (Martín, 86. min), Laguardia, Lejeune, Duarte (Édgar, 73. min), Jota Peleteiro (Pellistri, 67. min), Battaglia, Pina (Deyverson, 86. min), Rioja, Pere Pons (Lucas Pérez, 46. min); eta Joselu.
2 - Levante: Cárdenas; Miramón, Postigo (Vezo, 56. min), Rober Pier, Clerc; De Frutos, Melero (Doukouré, 83. min), Malsa, Morales (Bardhi, 56. min), Dani Gómez (Duarte, 83. min) eta Cantero (Son, 73. min).
Golak: 1-0, 30. min: Pons. 1-1, 36. min: Morales. 1-2, 42. min: Morales. 2-2, 87. min: Joselu.