Kontratu berritzea
Calleja, bi denboraldi gehiago Alavesen
A. A. | EITB MEDIA
Teknikari madrildarrak babazorroen entrenatzaile gisa jarraituko du, mailari eustea lortu eta denboraldi amaiera aparta egin ostean, 25 puntutik 17 eskuratuta.
Javi Calleja entrenatzaileak Alavesen jarraituko du beste bi denboraldiz, Gasteizko klubak astelehen honetan iragarri duenez.
Entrenatzaile madrildarrak joan zen larunbatean aurreratuta zuen Arabako zuzendaritzarekin zuen "elkar-ulertze ona", eta, gainera, bere kontratuan jarraitzeko klausula bat zegoela baieztatu zuen.
Horrela, talde babazorroaren buru izaten jarraituko duela jakinarazi du klubak, mailari eusteko helburua lortu eta denboraldi amaiera aparta egin ostean (a5 puntu bereganatu ditu taldeak jokoan izandako azken 27 puntuetatik).
Alavesek Lehen Mailan jarraian beteko duen seigarren denboraldian zuzenduko du Callejak taldea. Lehen aldia da Gasteizko klubak bere 100 urteko historian maila gorenean hainbeste denbora egotea lortzen duena.
"Kitto amaitu dira zazpi aste oso gogor. Helburu argi batekin iritsi ginen, eta guztion laguntzarekin lortu dugu. Klubak, zaleek eta jokalariek ez zuten gutxiago merezi. Datorren denboraldian, gehiago eta hobeto", adierazi du entrenatzaileak sare sozialen bidez.
Punto y final a siete semanas muy intensas. Llegamos con un objetivo claro y, con la ayuda de todos, lo conseguimos. Club, afición y plantilla no merecían menos. La próxima temporada, más y mejor @Alaves!!! pic.twitter.com/axOIjntZ67
— Javier Calleja (@javiercalleja_) May 24, 2021