Bi urterako sinatu du
Toni Moya, Alavesek datorren denboraldirako fitxatu duen lehen jokalaria
A. B. E. | EITB Media
Extremadurako erdilariak 23 urte ditu eta Atletico Madril B taldetik dator.
Alavesek Toni Moya fitxatu duela jakinarazi du astearte honetan. Arabako taldeak 2021-2022 denboraldirako egin duen lehen fitxaketa da Moyarena. 2023ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua.
Moya erdilaria da, 23 urte ditu eta Atletico Madril B taldetik iritsi da Alavesera. Atleticorekin zuen kontratua amaitu zaio, eta libre heldu da. Extremadurako futbolaria Espainiako selekzioarekin jokatutakoa da, azpiko mailetan.
19 urterekin egin zuen debuta Lehen Mailan Atletico Madrilekin, 2017-2018 denboraldian, Deportivoren aurka. Hurrengo denboraldian (2018-2019), partida oso bat jokatu zuen maila gorenean lehen aldiz, Celtaren kontra.