Denboraldi-aurrea
Alavesek eta Amorebietak lagunarteko partida jokatuko dute uztailaren 17an
A. B. E | EITB Media
Arabako eta Bizkaiko taldeen arteko neurketa Ibaiako kirol-instalazioetan jokatuko da, 18:00etan.
Alavesek eta Amorebietak lagunarteko partida jokatuko dute uztailaren 17an 18:00etan Ibaiako (Gasteiz) kirol-instalazioetan, bi klubek ostegun honetan jakinarazi dutenez.
Gainera, Alaves Realaren aurka lehiatuko da uztailaren 24an, Mirandes izango du aurkari uztailaren 28an Laguardiako Sarian, eta Elxen kontra jokatuko du uztailaren 31n.
Denboraldi-aurrea amaitu aurretik bi neurketa gehiago jokatu nahi ditu Alavesek, abuztuaren 13an hasiko den 2021-2022 denboraldira sasoi onean iristeko helburuarekin.