Denboraldi baterako
Vila-real taldeko Ivan Martinek utzita jokatuko du Alavesen
L. E. A. | EITB MEDIA
22 urteko erdilari bilbotarrak Mirandesen jokatu du aurreko denboraldian.
Ivan Martinek Alavesen jokatuko du 2021-2022 denboraldian, Vila-realek utzita, bi taldeen arteko akordioaren arabera.
22 urteko erdilari bilbotarrak joera erasokorra du eta Bigarren Mailako Mirandesen aritu da aurreko denboraldian.
Vila-realen harrobian haziko jokalaria ondo ezagutzen du Javi Calleja entrenatzaileak, biak batera izan baitira talde horian.
Utzita jokatzeko akordioa jokalariak Vila-realekin duen kontratua 2025era arte luzatzea adostu ostean egin dute.