LaLiga, 3.jardunaldia
Alavesek punturik lortu gabe jarraitzen du (3-0)
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Callejaren jokalariek Valentziaren etxean galdu dute Daniel Wass, Carlos Soler eta Gonzalo Guedes jokalariek egindako golen ondorioz.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Alavesek ez du liga ondo hasi. Arabarrek hirugarren porrota kateatu dute LaLigako hirugarren jardunaldian. Oraingoan 3 eta 0 galdu du Valentziaren aurka, Mestallan.
Lehen bi golak norgehiagokako momentu erabakigarrietan hartu dituzte: neurketa hasi eta gutxira, 3. minutuan, eta lehen zatiaren luzapenean, 47. minutuan.
Daniel Wass izan da lehen gola egin duena, eta bigarrena, berriz, Carlos Solerrek egin du. Gol ederra, gainera.
Bigarren zatian arabarrek hobera egin dute, baina momentu horretan iritsi da Guedesen gola, etxeko taldearen hirugarrena, eta neurketa erabakita geratu da.
Fitxa teknikoa:
3 - Valentzia: Mamardashvili, Thierry, Gabriel Paulista, Alderete (Diakhaby, 85. min), Gayà, Carlos Soler, Hugo Guillamón (Racic, 68. min), Wass (Musha, 85. min), Cheryshev (Jesús Vázquez, 90. min), Guedes (Marcos André, 68. min) eta Maxi Gómez.
0 - Alaves: Pacheco, Xavi Navarro, Miazga, Lejeune, Javi López, Pellistri (Edgar, 68. min), Pina (Toni Moya, 83. min), Loum (Pere Pons, 61. min), Manu García (Luis Rioja, 46. min) Guidetti (Sylla, 61. min) eta Joselu.
Golak: 1-0, 3. min: Wass. 20: 47. min: Carlos Soler. 3-0, 61. min: Guedes.