Mina izan dute
Pere Ponsek eta Javi Lopezek ez dute entrenamendua bukatu
EITB MEDIA
Azterketa medikuak egin beharko dizkiete bi jokalariei.
Deportivo Alavesek osatu du astelehen honetan Vila-realen aurkako norgehiagoka prestatzeko lan saioa.
Santander Ligako laugarren jardunaldia izango da, Federazioak ez dela atzerapenik egongo baieztatu eta gero.
Entrenamendua beroketa ariketekin hasi da, ondoren baloi-jabetza ariketak eta presio ariketak egin dituzte; bukatzeko partidatxo txiki bat egin du taldeak.
Javier Callejak talde osoa izan du bere aginduetara Loum izan ezik, Senegaleko selekzioaren deialdian sartuta baitago.
Pere Ponsek eta Javi Lopezek ez dute bukatu entrenamendua arazo fisikoak tarteko eta orain azterketa medikuak egin beharko dizkiete bi jokalariei.
Asteartean hurrengo lan-saioa izango dute 11:00etatik aurrera, Ibaian.