Ofiiziala
Vila-real - Alaves partida, bertan behera
EITB MEDIA
Kirol Kontseilu Nagusia Ligaren alde azaldu da eta Sevilla-Bartzelona eta Vila-real-Alaves partidak ez dira larunbatean jokatuko.
Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak atzera bota zuen Ligak Sevilla-Bartzelona eta Vila-real-Alaves partidak atzeratzeko egindako eskaera.
Ondorioz, Ligak Kirol Kontseilu Nagusira jo zuen, eta orain, Ligaren alde azaldu da Kirol Kontseilu Nagusia bera eta ondorioz ez dira larunbat honetako Sevilla-Bartzelona eta Vila-real-Alaves partidak jokatuko.
Bartzelonak eta Vila-realek Txapeldunen Ligako partida jokatu behar dute hurrengo asteartean eta horregatik Santander Ligako euren neurketak larunbatean izan behar ziren; egun horretarako CONMENBOLen dauden jokalariak ez ziren heltzen eta horregatik eskatu zuten atzeratzea.
¿ Información importante relativa al partido frente al @VillarrealCF que debía disputarse este sábado ¿#VillarrealAlavés #GoazenGlorioso ¿ https://t.co/qRv4Rd72Km
— Deportivo Alavés (@Alaves) September 7, 2021