Ez diote ebakuntza egingo
Ximo Navarrok haustura partziala du ezker belauneko lotailu gurutzatuan
Agencias | EITB Media
Alaveseko jokalariak min hartu zuen Bartzelonaren aurkako Santander Ligako partidan. Klubak jakinarazi duenez, ez diote ebakuntza egingo.
Alaveseko jokalaria den Ximo Navarrok haustura partziala du ezker belauneko lotailu gurutzatuan, klubak asteazken honetan mediku-txostenaren bidez jakinarazi duenez. Alavesek gaineratu du, momentuz, jokalariari ez diotela ebakuntza egingo.
Ximo Navarrok min hartu zuen Bartzelonaren aurka Camp Noun jokatu zuen Santander Ligako norgehiagokan, eta zelaia utzi behar izan zuen lehen zatian. Alaveseko jokalaria tratamenduarekin hasiko da ebakuntza saihesten ahalegintzeko.