Kontratu berritzea
Alavesek Luis Riojaren kontratua berritu du 2025era arte
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Riojak 81 partida jokatu ditu Alavesekin 2019-20 denboraldian maila gorenean debutatu zuenetik.
Alavesek eta Luis Riojak akordioa lortu dute, eta Sevillako jokalariak kontratua berritu du 2025eko ekainera arte.
28 urteko jokalariak beste bi denboraldiz luzatu du talde gasteiztarrarekin zuen lotura, gaur arte indarrean zuena 2023an amaitzen baitzitzaion.
Riojak 81 partida jokatu ditu Alavesekin 2019-20 denboraldian maila gorenean debutatu zuenetik.
Denboraldi honetan, bi gol eta hiru asistentzia lortu ditu, eta txapelketako bikote indartsuenetako bat osatzen du Joselu Matorekin batera.