2025ERA ARTE
Alavesek Jason Remeseiro jokalaria fitxatu du
EITB Media
Valentzian jokatzen zuen eta hegaleko jokalaria da.
Deportivo Alavesek Jason Remeseiroren fitxaketa itxi du. Valentzia taldetik heldu da eta Gasteizen 2025era arte sinatu du.
Coruñan jaiotakoa da eta ezker eta eskuin hegaletan jokatzeko gaitasuna du, bai defentsan edo zelai erdian.
Levanteren harrobian egin zen jokalari eta 100 partida baino gehiago jokatu ditu Lehen Mailan Getaferekin eta Valentziarekin; denboraldi honetan bost partidetan hartu du parte Bordalasen aginduetara.
¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿¿ | Jason Remeseiro, Deportivo Alaveseko jokalari berria 2025 arte ¿
— Deportivo Alavés (@Alaves_eus) January 3, 2022
Ongi etorri @JasonRemeseiro! ¿#GoazenGlorioso ¿