Utzita
Lazioko Gonzalo Escalantek Alavesen jokatuko du
EITB Media
Denboraldia amaitu arte jokatuko du. Jose Luis Mendilibarrek Eibarren izan zuen jokalaria da argentinarra.
Deportivo Alaves eta SS Lazio taldeek akordioa lortu dute Gonzalo Escalante 28 urteko erdilari argentinarrak Gasteizen utzita joka dezan denboraldia amaitu arte.
Gasteizko taldeak jakinarazi duenez, Escalante gaitasun fisiko handiko erdilaria da. 150 partida baino gehiago ditu goi mailan eta Jose Luis Mendilibar Alaveseko entrenatzaileak ondo ezagutzen du, Eibarren egon ondoren.
Bella Vistako jokalaria Gasteizera heldu da taldearen erdialdea sendotzeko eta Ligako beheko postuetatik at geratzeko helburua lortzeko. Escalantek asteazkenean ezagutuko ditu taldekide berriak eta 11:00etatik aurrera lehen saioa egingo du Mendilibarren aginduetara.
¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿ | Gonzalo Escalante Deportivo Alavesera etorri da erdialdea indartzeko ¿
— Deportivo Alavés (@Alaves_eus) January 4, 2022
¿¿ Argentinako jokalaria @OfficialSSLazio-tik utzita dator denboraldiaren amaierara arte.
Ongi etorri, @gonza_escalante ¿¿#GoazenGlorioso ¿