Utzita, 18 hilabeterako
Tenaglia, Alavesek neguko merkatuan egin duen hirugarren fitxaketa
EITB Media
Nahuel Tenagliak Arabako taldean jokatuko du datozen 18 hilabeteetan, Atletico Talleresek utzita.
Nahuel Tenagliak Alavesen jokatuko du datozen 18 hilabeteetan. Atletico Talleresek utzita iritsi da Arabako taldera, eta Alavesek jokalaria erosteko aukera izango du 18 hilabeteak pasa ostean.
Tenagliak 26 urte beteko ditu otsailean. Nazionalitate bikoitza du, italiarra eta argentinarra; ondorioz, ez du atzerritarren tokia beteko. Guztira 62 partida jokatu ditu Argentinako ligako Lehen Mailan, bost gol eta sei goleko pase erdietsita. Gainera, Libertadores eta Hegoamerikar Kopa txapelketak jokatutakoa da.