AKORDIOA
Tachik Fuenlabradan jokatuko du, utzita, denboraldia amaitu arte
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Horrela, Madrilgo defentsak Alavesen utzitako lekua Nahuel Tenaglia fitxaketa berriak bete ahalko du.
Alavesek eta Fuenlabradak akordioa hitzartu dute Alberto Rodriguez "Tachi" jokalariak Madrilgo taldean utzita joka dezan, aurtengo denboraldia amaitu arte.
Erdiko atzelaria (24 urte) 2019ko udan iritsi zen Gasteizera, Atletico Madril taldetik, eta 27 partida jokatu ditu ordutik babazorro gisa, Liga eta Kopa txapelketak kontuan hartuta.
Madrilgo defentsari alde egiten utzita, Gasteizko klubak azken fitxaketa, Nahuel Tenaglia argentinarra, erregistratu ahalko du, Federazioan alta eman gabe baitzegoen, Alavesek lehen taldeko plaza guztiak beteta zituelako orain arte.