ENTRENATZAILE LANETAN 20220TIK
Mikel Crespok Alaves Gloriosas taldea entrenatzen jarraituko du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Galdakaoko teknikaria 2018-2019 denboraldian iritsi zen Gasteizko taldera analista gisa, eta 2020ko otsailean taldea zuzentzeko ardura hartu zuen.
Mikel Crespok Alaves Gloriosas zuzentzeko ardura izaten jarraituko du datorren denboraldian ere, eta, ondorioz, bigarren urtez jarraian, arabarren aulkian eseriko da Iberdrola Liga txapelketan.
Arabako taldeak gorengo mailari eutsi diezaiola lortu du denboraldi honetan Galdakaoko entrenatzaileak, joan zen urteko igoera arrakastatsuaren ondoren. Hartara, hurrengo sasoirako helburua Primera Iberdrolan egonkortzen hastea litzateke.
Crespo 2018-2019 denboraldian iritsi zen Gasteizko taldera, analista gisa, eta 2020ko otsailean taldea zuzentzeko ardura hartu zuen. Beraz, 2022-2023a hirugarren denboraldia izango da Gloriosas entrenatzen