FITXAKETA
Alavesek Fatima Pinto portugaldarra fitxatu du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
26 urteko erdilariak denboraldi baterako kontratua sinatu du Gloriosas taldearekin.
Alavesek ostiral honetan jakinarazi du Fátima Pinto portugaldarra fitxatu duela datorren denboraldirako.
26 urteko erdilaria da Pinto, eta 70 aldiz jokatu du Portugalgo selekzioarekin. Alavesera Sporting Clubetik helduko da Gasteizera, bertan 2016tik aritu ostean. Sportingekin 30 gol sartu ditu 141 partidatan.
Horrela, Pinto, bere selekzioarekin Ingalaterrako Eurokopa jokatzen ari dena, datorren denboraldiari begira Mikel Crespok zuzentzen duen taldeak egindako lehen fitxaketa izango da.