Kargatzen...
Itxi

FITXAKETA

Anderson Arroyok Alavesen jokatuko du, utzita

EITB Media

Leer en Castellano

Defentsa kolonbiarra Gasteizera iritsi da Liverpoolek utzita, 2022/2023 denboraldirako.

Anderson Arroyo, Alaveseko jokalaria. Argazkia: @Alaves

Anderson Arroyo, 22 urteko defentsa kolonbiarra, Alavesera iritsiko da Liverpoolek utzita 2022/2023 denboraldirako.

Anderson [Quibdo, 27/09/1999] SmartBank Ligan esperientzia duen jokalaria da. Aurreko denboraldian Mirandesen jokatu zuen utzita. Han, 39 partida jokatu zituen 42 posibleetatik.

Arroyo eskuin hegaleko atzelaria da, baina erdiko defentsa modura ere joka dezake. Kolonbiako selekzioarekin gazte-mailetan jokatutakoa da eta Liverpool da haren eskubideen jabe; hala ere, lehen taldearekin ez du debuta egin oraindik.

Albisteak (3)