FITXAKETA
Elba Verges, Alaves Gloriosasen fitxaketa berria
EITB MEDIA
Atzelari katalana Mikel Crespok zuzentzen duen taldeak datorren denboraldirako iragarri duen laugarren aurpegi berria da.
Alavesek eta Elba Vergesek akordioa lortu dute defentsa katalanak Gasteizko taldean joka dezan hurrengo bi denboraldietan.
Vergesek Katalunian egin du bere ibilbidearen zatirik handiena, Bartzelonaren filialean hasi eta Levante Las Planas eta Espanyoletik pasatuz. Azken talde horrekin debutatu zuen Lehen Mailan.
Frantziako Soyaux taldean ere ibili zen, eta, azken bi denboraldietan, Eibarren aritu da.
Horrela, Vergesena Mikel Crespok zuzentzen duen taldeak jakinarazi duen laugarren fitxaketa da, Fatima Pinto, Carla Morera eta Patricia Larquerenaren ostean.