Kontratua berritzea
Alba Aznarrek eta Miriam Dieguez de Oñak kontratuak berritu dituzte Alavesekin
EITB MEDIA
Alavesek akordioa lortu du Alba Aznar eta Miriam Dieguez de Oña jokalari katalanekin denboraldi bat gehiago babazorro gisa aritzeko.
Alba Aznarrek (Reus, 1993) eta Miriam Dieguez de Oñak (Santa Coloma de Gramenet, 1986) denboraldi batez luzatu dute kontratua Alavesekin. Klubak albistearen berri emateko argitaratutako oharrean, bi jokalariek taldean duten garrantzia azpimarratu dute.
Gauzak horrela, babazorroek proiektua indartzen jarraitzen dute. Jokalari ugari kontratatu dituzte aurtengo udan.