Itxi

Agurra

Borja Sainzek Alaves utzi eta Girensuspor talde turkiarrean jokatuko du

I. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Aurreko denboraldian Zaragozaren taldean aritu zen SmartBank Ligan, eta 40 partidatan hartu zuen parte.

Borja Sainz. Irudia: Alavés

Alavesek eta Borja Sainzek akordioa lortu dute euren bideak banatzeko eta harrobiko jokalariak Turkiako Girensuspor taldean jokatuko du.

Muturrekoa 2018ko udan iritsi zen Gasteizera, Athleticeko beheko mailetatik, eta 2019ko abuztuaren 25ean egin zuen debuta lehen taldearekin, Espanyolen aurkako partidan.

Guztira 44 partida jokatu ditu eta bi gol sartu eta bi asistentzia banatu ditu.

Aurreko denboraldian Zaragozaren taldean aritu zen SmartBank Ligan, eta 40 partidatan hartu zuen parte.

Albisteak (1)