Itxi

SmartBank Liga

Nikola Marasek Alavesen jokatuko du Almeriak utzita

EITB Media

Leer en Castellano

Defentsa postuan jokatzen duen serbiarrak 26 urte ditu eta iragan denboraldian Rayo Vallecanon jokatu zuen, utzita.

Nikola Maras, Alaveseko jokalaria. Argazkia: @Alaves

Nikola Marasek Alavesen jokatuko du 2022-2023 denboraldian, klubak ostegun honetan (abuztuak 11) jakinarazi duenez. Defentsa postuan jokatzen du eta Almeriak utzita dator Gasteizko taldera.

Marasek 26 urte ditu, eta goitik ondo doa. Ezker zein eskuin aldean ondo moldatzen da. 2021-2022 denboraldian Rayo Vallecanon jokatu zuen utzita. Madrilgo taldearekin, guztira, 18 partida jokatu zituen; horietatik 15 Santander Ligan, eta hiru Errege Kopan.

Albisteak (3)