Kargatzen...
Itxi

Ez du berrituko

Victor Laguardiak ez du Alavesen jarraituko

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Radio Vitoriak jokalariarekin hitz egiteko aukera izan du eta honek baieztatu du ez duela Arabako taldean jarraituko.

Victor Laguardia iazko partida batean. Argazkia: EFE

Victor Laguardiak ez du kontratua berrituko Alavesekin. Hala jakinarazi du gaur goizean Radio Vitoriak Twitterren, jokalariarekin berarekin hitz egin ostean. Zaragozarrak, oraingoz talderik gabe, baztertu egin du kamiseta babaozorroa janzten jarraitzea.

Bera zen lehen mailara egindako azken igoeran parte hartu zuen egungo taldeko jokalari bakarra. Laguardia 2014-2015 denboraldian iritsi zen Gasteizera. 8 denboralditan 265 partida jokatu ditu Alavesen, 12 gol sartu ditu eta 10 asistentzia eman.

Albisteak (2)