SmartBank Liga
Alavesek denboraldiko lehen porrota jaso du Burgosen (3-0)
AGENCIAS | EITB MEDIA
Luis Garcia Plazaren taldeak denboraldiko lehen partida galdu du Burgosen aurka.
Burgosek garaipena lortu zuen du Alavesen aurka (3-0). Jose Antonio Caro atezainak, Claudio Bravoren garaiezintasun errekorra hautsi du. Alavesek denboraldiko lehen partida galdu du, gainera golik sartuez duen den lehena ere izan da.
Burgos - Alaves partidako laburpena (3-0)
Alaves gola sartzeko zorian egon da 34. minutuan, Caroren ezintasunaren errekorra egin baino bi minutu lehenago, baina atezainak Salva Sevillaren jaurtiketa oso seguru atera du eta bi minutu beranduago Claudio Bravok zuen errekorra hautsi du, 2014/2015 denboraldian Bartzelonaren atepean jarri zuen marka txiletarrak.
Saiatu da Alaves garaipenaren bila joaten, baina Burgoseko defentsak ez dizkio gauzak erraz jarri.
Atsedenaldiaren ostean, etxeko taldearen jokaldi bikain bat etorri da: Cordobak baloia gidatu eta Aresorentzat zelaia ireki du, Valcarcek erdiraketa egin eta Gaspar Camposek lehen gola sartu du Burgosekin, taldearen denboraldiko hirugarren gola sartuta.
Burgos egonkortu egin da, Alaves partida berdintzen saiatu den bitartean, baina zortea ez da Luis Garciaren taldearen alde egon, kontraeraso batean, gutxienez puntu bat lortzeko aukerak ihes egin baitio.
Mumo bakarrik joan da bere atetik abiaduran, aurretik defentsarik ez zuela, eta Sivera lurrera bota denean baloia altxatu eta Burgosen bigarren gola sartu du.
Partida kontrolpean, denbora aurrera joan da eta Alavesek ez du arriskurik sortu, ezta.
Currok Siveraren aldaratze bat aprobetxatu du Burgosen hirugarren gola egiteko, jardunaldi hauetan izan duten gol-lehortearen ordaina izan dute Burgoskoek.
Fitxa teknikoa:
3 - Burgos: J.A. Caro, Areso (Borja González 86. min), Córdoba, Zabaco, Fran García (Matos min 76), Elgezabal, Atienza, Curro, Valcarce (Mourad 86. min), Gaspar Campos (Mumo 76. min) eta Artola (Alex Bermejo 67. min).
0 - Deportivo Alaves: Sivera, Tenaglia, Abqar, Maras, Duarte, Salva Sevilla (Rebbach min 85), Benavidez (Toni Moya min 62), Guridi, Alkain (Rober min 73), Luis Rioja (Jason min 85) eta Miguel (Taichi min 62).
Golak: 1-0 53. min: Gaspar Campos. 2-0 81. minutuan: Mumo. 3-0 95. minutuan: Curro.
Epailea: Fuentes Molina. Txartel horiak: Valcarce (63. min), Grego Sierra (71. min) eta Cordoba (82. min); Miguel (16. min) eta Tenaglia (22. min).