KARGUGABETUA
Mikel Crespok Alaves Gloriosaseko entrenatzailea izateari utzi dio
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Crespo izan zen taldea maila gorenera igotzea lortu zuen entrenatzailea 2020-2021 denboraldian.
Alavesek astelehen honetan jakinarazi du Mikel Crespo entrenatzailea kargugabetu duela, F Ligako klubaren egituran lau urte eman ondoren.
Joseba Basarrateren laguntzaile izan izan eta gero, 2020ko otsailean postua eskuratu ondoren, Crespok, hurrengo denboraldian taldea maila gorenera igotzea lortu zuen.
2021-2022an mailari eustea lortu zuen, lehen itzuli bikaina egin ondoren, baina oraingo ikasturtearen hasiera txarrak kargutik kentzea ekarri du.
Raul Jaenek, Mikel Cresporen bigarrenak, hartuko du kargua behin-behinean.
Alavesek eskerrak eman dizkio Mikel Crespori eta bere talde teknikoari denboraldi hauetan egindako lanagatik eta profesionaltasunagatik, mugarri historikoak lortuz klubarentzat, eta "zorterik onena opa dio" etorkizunean.