Akziodunen Batzar Nagusia
Alavesek bere kontuak onartu ditu % 99ko babesarekin
I. G. | EITB MEDIA
Batzar Nagusiak kanpaina berrirako aurrekontua ere onartu du. Aurrekontu berriak 39.507.327 euroko diru-sarrerak eta 39.454.638 euroko gastuak ditu guztira, 52.689 euroko emaitza positiboa ematen duelarik.
Alaveseko Akziodunen Batzar Nagusiak gehiengoz onartu ditu kudeaketa balantzea, aurreko denboraldiko kontuak eta aurtengo denboraldirako aurrekontua. Akzioen jabetzaren % 99,16 izanik, klubaren kudeaketaren gai nagusi guztiak eztabaidatu eta onartu dira.
Ekainaren 30ean itxitako urteko kontuek 3.472.036 euroko emaitza negatiboa eman zuten. Gainera, telebistako diru-sarrera txikiagoek eta covid-19aren eraginak 2021-22ko ekitaldian ere izan dute eragina.