BERRITZEA
Alavesek kontratua luzatu dio Taichi Harari, eta Belgikan jokatuko du utzita
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Beste bi urtez luzatu du aurrelari japoniarraren kontratua, eta harka Belgikako Sint-Truidense taldearen elastikoa jantziko du denboraldia amaitu arte.
Alavesek astelehen honetan baieztatu duenez, Taichi Hara japoniarra Belgikako Sint-Truidense taldean arituko da denboraldi amaierara arte, utzita, haren kontratua luzatu ostean.
Gasteizko taldeak aurrelari japoniarraren kontratua beste bi denboraldirako berritzeko klausula automatikoa erabili du, eta, behin hori eginda, Harak aurreko denboraldian maileguan aritu zen talde berean arituko da aurtengo denboraldia amaitu bitartean.
Harak gol bat sartu du aurtengo SmartBank ligan, Lugon (1-2) eta beste bat Kopan, Lleidaren aurka (0-1). Belgikako taldean zortzi gol egin zituen iaz.