Itxi

MAIATZAREN 27AN

Alaveseko zaleek Las Palmasen aurkako partida BAKH kirol-hirian ikusi ahalko dute

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Klubak ezin izan du pantailarik jarri aurreikusita zituen hiriko lekuetan, baina bere kirol-hirian egin ahalko du.

BAKH. Argazkia: EITB MEDIA

Gasteizko zaleek larunbatean jokatuko den Alaves-Las Palmas partida Baskonia Alaves Kirol Hirian (BAKH) zuzenean ikusi ahalko dute. Neurketa horretan, Lehen Mailara igo ahal izatea izango du jokoan Arabako taldeak.

Aipatu instalazioak 5.000 pertsonarentzako edukiera du, eta 6 metro karratuko pantaila bat jarriko dute bertan.

Kluba penatuta agertu da ezin izan dutelako pantailarik jarri ez Mendizorrotza futbol-zelaian, ez Buesa Arenan, ezta hiriko beste hainbat tokitan ere, neurketa ikusi ahal izateko.

Horren hitzetan, ez dute baimenik jaso beren asmoa gauzatzeko; izan ere, horrek telebista-operadoreekin indarrean dagoen "kontratua ez betetzea" eragingo luke; izan ere, kontratu horretan azaltzen denez, "inongo klubek ez du baimenik Ligako partidak esparru publikoan emateko".

Aitzitik, "indarrean dagoen legediak aukera ematen du partidak establezimendu publikoetan (tabernetan, jatetxeetan, kafetegietan) emateko, behar bezala erregistratuta eta LaLiga TV Bar kanalean alta emanda badaude". Beraz, Baskonia Alaves Kirol Hiriak ezaugarri horiek betetzen dituenez, Alavesek pantaila bat jarriko du bertan.

Albisteak (1)

Bideoak (1)