Itxi

Baja

Alavesek Jason Remeseiroren kontratua etetea adostu du

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Jokalariak 52 partida jokatu ditu talde arabarrarekin, 2021-22ko denboraldian Gasteizera iritsi zenetik.

Jason Remeseirori eskerrak eman dizkio Alavesek. Irudia: Alaves.

Alavesek Jason Remeseiroren kontratua eteteko akordioa itxi duela iragarri du astelehen honetan. Jokalariak 2025era arteko kontratua zuen talde arabarrarekin.

Galiziarra 2021-22 denboraldiko neguko merkatuan iritsi zen Gasteizera, eta taldeak maila galdu zuen arren, bertan jarraitzea erabaki zuen.

Denbora horretan, Remeseirok 52 partida jokatu eta bi gol egin ditu. Gainera, asistentzia bat eman du.

Prentsa-ohar baten bidez, Alavesek "zorterik onena" opa izan dio jokalariari bere etorkizunean.

Albisteak (3)