Itxi

Berritzea

Tomas Mendes harrobiko jokalariak Alavesen jarraituko du 2027ra arte

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

18 urteko erdilari almeriarra 2018an iritsi zen Gasteizera, 13 urte zituela. 2021ean egin zuen lehen taldearekin debuta.

Tomas Mendes, Alfonso Fernández de Trocóniz presidentearekin. Argazkia: Twitter @Alaves

Tomas Mendes harrobiko jokalariaren kontratua beste lau denboralditarako berritu duela iragarri du Alavesek gaur.

18 urteko erdilari almeriarra 2018an iritsi zen Gasteizera, 13 urte zituela. 2021ean egin zuen debuta lehen taldearekin, klubean hiru urteko ibilbidea egin eta gero.

Bigarren taldeko jokalari garrantzitsuetako bat da Mendes. Horrez gain, Espainiako selekzioaren behe-mailako hainbat kategoriatan ere aritu da.

Luis Garcia Plazaren aginduetara arituko da denboraldiaurrean, Alavesen lehen taldearekin.

Albisteak (3)