Agurra
Laguardiak futbola utziko duela iragarri du
EITB Media
Victor Laguardiak bere kirol-ibilbide profesionalari amaiera ematea erabaki du. Eskutitz bidez agurtu da, eta Alavesi eskerrak eman dizkio, Zaragozako jokalaria 2014an iritsi zen Gasteizko taldera.
Victor Laguardiak futbola utziko duela jakinarazi du. Jokalariak gutun bidez iragarri du amaiera emango diola bere kirol-ibilbide profesionalari eta eskerrak eman dizkio Alavesi. Klubak adierazi du Laguardiak agur prentsaurrekoa eskainiko duela uztailaren 18an.
"Hitz hauek idaztea erabaki dut, zaila egiten zaidan arren. Gainera, inoiz ez dituzu esan ez idatzi gura. Gaur iragarri nahi dut futbol jokalari profesionala izateari uzten diodala. Eta, bada, hemen nago orri zuri baten aurrean, zaila, baina ondo pentsatutako erabakiaren berri emateko", idatziz hasi du agur eskutitza Laguardiak.
Ondoren, Alavesi eskaini dizkio hitz batzuk; hau da, 2014tik 2023ra arte egon den taldeari: "2014an iritsi nintzen Alavesera nire kirol-ibilbidean beste pauso bat emanez, eta inoiz ez nuen izan azken pausoa izango zela. Denborarekin, hementxe eraiki dut nire etxea, toki honetan etxean moduan sentiarazi nauzuelako. Eskerrak eman nahi dizkiet ibilbide honetan guztian nire ondoan egon zareten guztioi. Denok batera klub hau ohoratu dugu. Taldekideok, klubeko langileok, eta batez ere zaleok lortu duzue Victor Laguardiaren ibilbidea luzea eta poztasunez betea izatea".
Azkenik, Laguardiak modu honexetara eman dio amaiera gutunari: "Albo batera geratzeko ordua iritsi da. Ohorez esaten dut agur urte hauetan guztietan Gasteizen bizitakoagatik eta 100 urte baino gehiago dituen klub honexen historiako zatitxo bat izan naizelako ere. Ez nuke nire bizitza ulertuko Alaves gabe; espero dut hori argi utzi izana eta ez ahaztu halaxe egiten jarraituko dudala egokitzen zaidan tokitik. Hauxe da aukeratu dudan bidea. Aupa Alaves!".
¿¿ ¿¿¿¿¿ ¿¿ ¿¿´¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿¿ ¿ ¿¿ ¿¿¿¿¿¿´¿.
— Deportivo Alavés (@Alaves) July 15, 2023
¿ https://t.co/RhLSfzw9JO#GutarikoBatLagu pic.twitter.com/cgXedLaN0g