Fitxaketa
Antonio Blancok beste lau denboraldi egingo ditu Alavesen, Real Madrilek salduta
Agentziak | EITB Media
Jokalariak utzita jokatu du orain arte talde gasteiztarrean eta asteartean egingo du bat bere taldekideekin Benidormen egiten ari diren denboraldiaurrean.
Antonio Blanco erdilariak Alavesen jarraituko du beste lau denboraldiz, talde arabarrak eta Real Madrilek jokalaria erosteko egindako akordioaren arabera.
Aurreko denboraldian Gasteizen utzita jokatu ostean, erdilariak Alavesekin Lehen Mailan jokatuko du.
Andaluziarrak ezin izan zuen talde arabarrarekin igoera play-offa jokatu 21 urtez azpikoen selekzioarekin deituta zegoelako.
Blancok bat egingo du taldekideekin asteartean, taldea Benidormen egiten ari den denboraldiaurreko egonaldian.
Aurreko denboraldian Blancok 17 partida jokatu zituen Alavesekin, guztiak hasierako hamaikakoan.