Fitxaketa
Alavesek Gorosabel fitxatu du
EITB Media
Arabako taldeak Andoni Gorosabel fitxatu du Realetik. Hegaleko jokalariak denboraldi baterako kontratua sinatu du; hau da, 2024ko ekainaren 30era arte.
Alavesek Andoni Gorosabel fitxatu du, klubak ostiral honetan, abuztuaren 11n, jakinarazi duenez. 26 urteko hegaleko defentsa Realetik iritsi da Arabako taldera, eta denboraldi baterako kontratua sinatu du; hau da, 2024ko ekainaren 30era arte.
Arrasateko (Gipuzkoa) jokalariak Realean eman ditu azken sei denboraldiak. 2017an egin zuen debuta txuri-urdinen lehen taldearekin; ordutik, 114 partida jokatu ditu Lehen Mailan eta Errege Kopako titulu bat irabazi du.
Gipuzkoako jokalaria fitxatuta, Arabako taldeak defentsako eskuin hegaleko postua indartu du.