Jokalari berria
Samu Omorodionek Alavesen jokatuko du 2024ko ekainera arte
EITB MEDIA
19 urteko jokalaria Atletico Madril taldeak utzita dator Gasteizera.
Alavesek eta Atletico Madrilek Samu Omorodion jokalaria Gasteizen jokatzea adostu dute. Horrela, 19 urteko aurrelaria 2024ko ekainera arte arituko da talde arabarrean.
Samu Omorodion Aghehowa (Melilla, 2004ko maiatzak 5) Granada taldetik dator. Talde andaluziarrean hazitakoa da eta bertan aritu da urtengo denboraldiaren hasiera arte, Atletico Madril taldeak fitxatu baitu.
Omorodionek fisiko indartsua du (1,93ko altuera du), azkarra da eta golerako erraztasuna du. 19 urte baino ez dituen arrean, badaki LaLiga EA Sportsen jokatzea eta gola egitea zer den, Granadarekin gola egin baitzion Atletico Madrili denboraldiko lehen jardunaldian, Civitas Metropolitano estadioan.
Omorodion lehenbailehen hasiko da taldekideekin entrenatzen.