Txartel gorria
Alavesek Antonio Blancoren kaleratzearen aurkako errekurtsoa aurkeztu du
Agentziak | EITB Media
Jorge Figueroa Vazquez epaileak txartel gorria atera zion jokalari arabarrari Osasunaren aurkako norgehiagokako 49. minutuan “aurkari bat lurrera bota eta gola egiteko aukera argia oztopatzeagatik”.
Alavesek Antonio Blancoren kaleratzearen aurkako errekurtsoa aurkeztuko du. Blancok txartel gorria ikusi zuen arabarrek Osasunaren aurka jokatu zuten partidaren bigarren zatiaren hasieran.
Klubak ohar baten bidez jakitera emandakoaren arabera, "behin irudiak aztertuta, jokalariaren kaleratzearen aurkako errekurtsoa aurkeztea egokia dela deritzogu, jokaldiak partida baldintzatu zuelako".
Horrela, talde arabarrak beharrezko izapideak aurkeztuko ditu eta batzorde diziplinarioaren erabakiaren zain izango da.
Neurketako aktan idatzitakoaren arabera, Alaveseko erdilaria partida 49. minutuan kaleratu zuen Jorge Figueroa Vazquez epaileak "aurkari bat lurrera bota eta gola egiteko aukera argia oztopatzeagatik".