Lagapena
Nikola Marasek Levanten jokatuko du, utzita
EITB MEDIA
Atzelari serbiarra denboraldi honen amaierara arte arituko da Valentziako klubean; Levantek, baina, jokalaria erosteko aukera izango du denboraldiaren amaieran.
Nikola Maras Alaveseko atzelariak Levanten jokatuko du, utzita, Gasteizko klubak ostegun gauean iragarri duenez. Atzelari serbiarra denboraldi honen amaierara arte arituko da Valentziako klubean; Levantek, baina, jokalaria erosteko aukera izango du denboraldiaren amaieran.
Alavesek bere web orrian nabarmendu duenez, Marasek aukera ona izango du Levanten "minutuak pilatzeko, eta, lau hilabetez zelaietatik kanpo utzi zuen meniskoko lesioa gainditu ondoren, protagonismoa hartzeko". Serbiarraren talde berria Hypermotion Ligako zortzigarren postuan dago.