SALMENTA
Miguel de la Fuentek Alaves utzi du eta Leganesen arituko da
Agentziak | EITB Media
Leganesek De la Fuenteren gain zeukan derrigorrezko eroste-aukera gauzatu du, Lehen Mailara igo ondoren.
Alavesek astearte honetan iragarri du Miguel de la Fuenteren salmenta Leganesera. Azken sei hilabeteak talde madrildarrean utzita egon ondoren, derrigorrezko eroste-aukera gauzatu dute.
Arabako taldera 2021. urtean iritsi zenetik, 62 partida ofizial jokatu ditu, 5 gol sartuz.
Klubak, prentsa ohar bidez, futbolariaren "esfortzua eta konpromezua" eskertu ditu.
Era berean, utzita dauden Nikola Maras, Alex Balboa, Alan Godoy eta Abdallahi Mahmoud jokalariak Alavesera itzuliko direla iragarri du klubak, lagapen kontratuak amaitutakoan.
¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿ | Miguel de la Fuentek ez du Deportivo Alavesen jarraituko.
— Deportivo Alavés (@Alaves_eus) June 11, 2024
¿¿ https://t.co/UueWCn6ngC
Milesker eta zorte on, @Migueldlfuente9! ¿#GoazenGlorioso ¿¿ pic.twitter.com/AaleMMQqvE