BOST DENBORALDIRAKO
Alavesek Hugo Novoa fitxatu du 2029ra arte
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Alavesek Hugo Novoa fitxatu du 2029ra arte. Eskuin hegaletik aritzen den jokalari galiziarra RasenBallsport Leipzig talde alemaniarretik iritsiko da Gasteizera.
Alavesek jakitera eman duenez, Hugo Novoa fitxatu du Alemaniako RasenBallsport Leipzig taldetik datozen bost denboraldietarako, hau da, 2029. urtera arte.
Novoak (21 urte) eskuin hegaletik jokatzen du, eta Espainiako 21 urtez azpiko selekzioarekin jokatutakoa da. Galiziarra Alemaniako RasenBallsport Leipzig taldetik iritsiko da Gasteizera, bertan azken bost denboraldiak eman ostean.
Alemaniako klubarekin Bundesligan eta Txapeldunen Ligan debutatzeko aukera izan zuen 2021-22 denboraldian. Gainera, 2022ko maiatzean Alemaniako Kopa irabazi zuen, klubaren historiako golegilerik gazteena izanda. 2023an Suitzako FC Basel taldean jokatu zuen utzita, eta Konferentzia Ligako finalerdietara iritsi zen. Azkenik, joan zen denboraldian Vila-real B-n aritu zen, Hypermotion Ligan.