EA Sports Liga
Luis Riojak 2026ra arte sinatu du Valentziarekin
EITB Media
Rioja datorren astean aurkeztuko dute hedabideen aurrean Mestallan, Valentziako taldeak iragarri duenez.
Valentziak ostegun honetan iragarri du Alavesekin lortutako akordioa Luis Rioja jokalaria fitxatzeko, 2026ko ekainaren 30era arte.
Rioja datorren astean aurkeztuko dute hedabideen aurrean Mestallan, Valentziako taldeak iragarri duenez. Valentziarekin fitxatzeko Maniseseko aireportura heldu denean, sevillarrak uda "luzea" izan dela esan du, baina "azkenean ataka onean" iritsi dela Mestallako klubera.
Jokalaria Real Madrilen harrobian hazi zen eta ondoren Celtaren eta Marbellaren bigarren taldetik igaro zen. Alavesera iritsi zen 2019ko udan, Almeriatik. Taldea gidatu zuen lehen hiru denboraldietan eta bertanjarraitu zuen, 2020-21 ikasturtearen ondoren mailaz jaitsi arren.
Futbolariak azaldu duenez, "garrantzitsuena Valentziara iristea zen". Talde valentziarra uda hasieran fitxatzen saiatu zen, eta "denboraldi on bat egiteko" iritsi dela azpimarratu du.