Itxi

Iragarpena

Alavesek Toni Martinezen fitxaketa iragarri du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Aurrelari murtziarrak talde zuri-urdinean jokatuko du 2028ra arte, Portorekin transferentziarako akordioa adostu eta gero.

Toni Martinez, Alavesen fitxaketa

Alavesek Toni Martinez aurrelari murtziarra fitxatu du 2028ra arte, Portorekin salmentarako akordioa hitzartu ostean. Hala iragarri du talde arabarrak astearte honetan, ohar batean.

Martinezek 27 urte ditu, eta Valentziaren harrobian hezitakoa, jubenilekin nabarmendu zen eta UEFA Youth League jokatu zuen. Aurrelari babazorro berria Ingalaterran ere egon zen, West Hamen: 20 urte zituela lehen taldearekin debuta egin zuen.

Ondoren, Valladoliden, Rayo Majadahondan eta Lugon ere jokatu zuen. 2019an, Portugalgo futbolerako bidea hartuta, denboraldiz denboraldi hobera egin zuen.

Famalicaon egindako lehen denboraldian, 10 gol sartu zituen. Bi urte geroago, Portorekin sinatu zuen, eta 100 norgehiagoka baino gehiago jokatu zituen han, bi Liga, bi Kopa, bi Superkopa eta Ligako Kopa bat irabazteaz gain.

Albisteak (3)