Itxi

Lagapena

Joan Jordanek utzita jokatuko du Alavesen

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Joan Jordan Mendizorrotzara iritsiko da Arabako taldeari talentua eta esperientzia emateko, eta berehala hasiko da taldearekin entrenatzen.

Joan Jordan. Argazkia: Alaves.

Alavesek akordioa lortu du Sevillarekin Joan Jordan jokalaria Gasteizko taldera heltzeko, utzita 2025eko ekainera arte.

Jordan Espanyolen harrobian hasi zen jokalari gisa, eta talde horretan egin zuen aurrera, 20 urterekin Lehen Mailan debuta eginda. Eibarren ere jokatu zuen.

2019ko udan, Sevillak jokalariaren zerbitzuak eskuratu zituen. Talde hispaniarrean eman dituen bost denboraldietan zehar Jordanek 198 partida jokatu, 7 gol sartu eta 14 asistentzia egin ditu. Horrez gain, 21 partida jokatu ditu Txapeldunen Ligan eta 18 Europa Ligan.

Joan Jordan Mendizorrotzara iritsiko da Arabako taldeari talentua eta esperientzia emateko, eta berehala hasiko da taldearekin entrenatzen.

Albisteak (4)