LAGAPENA
Abde Rebbach, Granadara utzita
EITB MEDIA
Andaluziako klubean jokatuko du aurtengo denboraldia amaitu arte, utzita.


Abde Rebbach. Argazkia: Alaves
Abderraman Rebbachek Granadarako bidea hartu du bertan jokatzeko aurtengo denboraldia amaitu arte, utzita. Bi klubek akordioa lortu dute Aljeriako jokalaria 2025eko ekainera arte lagatzeko. Lagapenak erosteko aukera ere ematen du denboraldi amaieran.
Ibaiako jokalariak zortzi partida jokatu ditu denboraldi honetan EA SPORTS Ligan, eta Fran Escribaren taldean arituko da udara arte, taldeari maila gorena berreskuratzeko helburuan laguntzeko.