Itxi

Asteazkenean, 20:00etan

Athleticek maila gorenean jokatzen duela azaldu nahi du Eibarren aurka

Erredakzioa

Zuri-gorriak eta armaginak nor baino nor ariko dira asteazken honetan San Mamesen, 20:00etan. Ipuruan jokatutako joaneko partidan golik gabeko berdinketa eman zen (0-0).

Iker Muniain eta Arregi Ipuruan jokatutako joaneko partidan. Argazkia: EFE

Athleticek Eibar izango du aurkari asteazken honetan Errege Kopako final-hamaseirenetako itzulerako partidan. San Mamesen jokatuko da norgehiagoka, 20:00etan. Joaneko partidan 0-0 berdindu zuten Ipuruan, eta armaginek garesti salduko dute final-zortzirenetarako txartela.

Marcelo Bielsa entrenatzaileak Athleticek aterako duen hamaikakoa baieztatu du, eta hauek izango dira Eibarren aurka hasieratik jokatuko duten jokalariak: Raul, Ramalho, Amorebieta, Ekiza, Aurtenetxe, San Jose, De Marcos, Herrera, Ibai, Llorente eta Muniain. Iraizoz,  Iturraspe, Susaeta, Aduriz eta Laporte ere deialdian sartu dira.

Eibar ligan Amorebietaren aurka galtzetik dator (1-0), baina Bigarren B Mailako II. multzoko bigarren postuan jarraitzen du. Garitanok San Mamesen aterako duen hamaikakoa, joaneko partidan atera zuenaren antzerakoa izango da.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic: Raul, Ramalho, Amorebieta, Ekiza, Aurtenetxe, San Jose, De Marcos, Herrera, Ibai, Llorente eta Muniain.

Eibar: Xabi Irureta; Aimar, Arregi, Añibarro, Bingen; Errasti, Diego Jimenez; Guille Roldan, Abaroa, Del Olmo; eta Jito.

Epailea: Velasco Carballo.
Zelaia: San Mames.
Ordua: 20:00etan.


Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)