Itxi

Akordioa

Jon Aurtenetxek 2017. urtera arte luzatu du kontratua

Erredakzioa

Jokalari bizkaitarraren deuseztapen klausula 35 milioi eurokoa izango da.

Jon Aurtenetxe, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Athletic Clubek kontratua luzatu dio Jon Aurtenetxe jokalari bizkaitarrari. Gauzak horrela, 2017ko ekainaren 30era arte jokalari zuri-gorria izango da Aurtenetxe. Deuseztapen klausula 35 milioieurokoa izango da.

Aurtenetxek 2009. urteko abenduaren 16an egin zuen debuta Athleticeko lehen taldearekin, zuri-gorrien entrenatzailea Joaquin Caparros zenean. Egun horreran Werder Bremen hartu zuen taldeak San Mamesen.

Marcelo Bielsaren gustukoa da Aurtenetxe. Dagoeneko 80 partida ofizial jokatu ditu Athleticen elastikoarekin.

Albisteak (2)