Larunbatean, 18:00etan
Amorebieta baja da Mallorcarako, De Marcos eta Iturraspe zalantza dira
Erredakzioa
Marcelo Bielsak esan duenez, ez dauka argi Iberostar Estadin aterako duen hamaikakoa. Partida larunbatean jokatuko da, 18:00etan. Laportek edo Gurpegik hartuko dute Iurretako defentsaren tokia.
Athleticek Mallorcaren aurka jokatuko du larunbat honetan, 18:00etan, Iberostar Estadin. Partida honetarako aldaketak egin beharko ditu Bielsak hamaikakoan, bajak eta min hartuta dauden jokalriak baititu.
Fernando Amorebieta baja izango da, eta bere tokia Aymeric Laportek har dezake. De Marcos eta Iturraspe deialdian sartu dira, baina azken ordura arte zalantza izango dira. Horrenbestez, badirudi San Josek zelai erdian jokatuko duela, eta Laporte egon daitekeela defentsaren erdian Ekizarekin. Gurpegik ere hasierako hamaikaoan egoteko aukera asko ditu. Ezker hegalean Aurtenetxek jokatuko du. Andoni Iraolak arazorik gabe egin du azken entrenamendua, eta hamaikakoan sartzeko aukerak ditu. Dena den, Bielsak Ramalhoren edo Iraolaren artean erabaki beharko du eskuin hegalean nork jokatzen duen. Iraizoz izango da atezaina, eta Herrera, Muniain, Susaeta, Ibai eta Aduriz jokalariek osatu dezakete hamaikakoa.
Marcelo Bielsak esan duenez, zalantzak ditu, eta oraindik ez daki Mallorcaren aurka erabiliko duen hamaikakoa zein izango den. Entrenatzaile argentinarrak jokalari hauek sartu ditu deialdian: Iraizoz, Toquero, Aurtenetxe, San Jose, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Ibai, Raul, Susaeta, Iraola, Gurpegi, Muniain, Aduriz, Ander Herrera, Ekiza, Igor Martínez, Ramalho y Laporte.
Talde zuri-gorria ez dago momentu onean, baina Mallorca ere krisian dago. Athletic Kopatik at geratzetik dator, eta Mallorcak 0-5 galdu zuen Sevillaren aurka final-zortzirenetako joaneko partida. Athleticen aurka galduz gero, Caparros kargutik kenduko dutela esaten da Mallorcan. Entrenatzaile andaluziarrak jokalari hauek sartu ditu deialdian: Calatayud, Aouate, Anderson, Pina, Pereira, NSue, Giovani, Tomer, J. Márquez, Geromel, Nunes, Bigas, Víctor, Martí, Alfaro, Arizmendi, Kevin, Miño, Ximo y Brandon.