min hartuta daude
Sancetek lesioa du eskuin belauneko alboko barne-lotailuan; Egiluzek hautsita du aurreko lotailu gurutzatua
EITB Media
Oihan Sancetek min hartu zuen Liverpoolen aurkako partidan, eta lesioa du belauneko alboko barne-lotailuan. Beñat Pradosek ere zelai utzi behar izan zuen partida berean, eta giharretako lesio moderatua ezkerreko femoralean. Racingen aurka lesionatu zen Unai Egiluz ebakuntza-gelara joango da.
Szoboszlai (Liverpool) Sanceten (Athletic) gainera erortzen den momentua. Argazkia: EITB Media
Athleticek Unai Egiluz, Oihan Sancet eta Beñat Prados jokalarien osasun-txostenak argitaratu ditu. Egiluzek min hartu zuen uztailaren 30ean Racingen aurkako partidan; Sancet eta Prados, ordea, lesionatu egin ziren Liverpoolen aurkako abuztuaren 4ko neurketan.
Klubak jakinarazi duenez, Oihan Sancetek "lesioa du eskuin belauneko barneko alboko-lotailuan". Athleticek ez du zehaztu Nafarroakoak jokatu gabe emango duen epea, eta jokalaria "lesioaren eboluzioaren zain" dagoela adierazi du.
Unai Egiluzen lesioa da larriena. Erdiko defentsak "hautsita du eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua". Ondorioz, ebakuntza egingo diote abuztuaren 6an. Egiluz 6 eta 8 hilabete artean egongo da jokatu gabe.
Azkenik, Beñat Pradosek "lesio muskular moderatua du ezkerreko femoralean" eta "lesioaren eboluzioaren arabera" itzuliko da.